San Migel Parrokia
Parrokia XV. mendeko eraikina da eta San Migel Arkanjeluaren omenez egina dago. Aldare nagusiaren azpian dagoen kriptara sartu ginen, Pero Vélez de Gebara jaunaren harzurizko hilobia ikaragarria dago. Nabarmentzeko klaustro bat du; aparta, eta Ubao erreka azpitik igarotzen da.
Sancti Spiritus Unibertsitatea
Oñatiko Unibertsitatea Euskal Herriko Errenazimentu garaiko artearen aztarnarik adierazgarrienetarikoa dugu. Ez arkitekturarengatik bakarrik, baita Errenazimentu garaiko izaeraren erakunderik nagusienetarikoa izateagatik ere. Fatxadan fundatzailearen izpiritu humanista ikus daiteke, baita elementu profano eta sakratuen arteko nahasketa ere. Bi pisuko klaustro bat du, eta haiek bi eskaileraz lotuak daude. 13 arku ditu eta 32 medaioi.
Txokolateixia
Txokolate-ontzi zaharrak, ehogailuak, metateak, kakaoa ehotzeko moldeak edo harriak, etab. Pieza horiek eta txokolatearen Interpretazio Zentroan aurkituko ditugun dokumentuek XX. mendera eramango gaituzte. Izan ere, kakaoarekin eta txokolatearekin lotura duten kartel, iragarki, grabatu eta argazkiek lagunduta, denboraren makinan bidaiatu duela irudituko zaio mundu gozo honetara sartzen den bisitariari.
Argazki Lehiaketaren Irabazleak
Laboral Kutxaren babesari esker gure urteurrenaren irabazle bakoitzak 100€ eramango ditu etxera.
@trastoman
@ainhoacasco
@zowie23
Zorionak hirukote!!! Besteei eskerrik asko etortzeagatik. Egun zoragarria izan zen. Errepikatzeko modukoa.

@ainhoacasco eraman du saria.
100€ !

@trastoman eraman du saria.
100 €!

@zowie23 eraman du hirugarren saria.
100€!