Igerrak

Instagram Sareko Euskal Komunitatea

Igerrak

Instagram Sareko Euskal Komunitatea

Gure Lagunak

Urte hauetan zehar erronka eta lehiaketa bereziak egin ditugu. Hauek dira gure aldamenean izan ditugun lagunak.

Laboral Kutxa

2016 urtean hasi ginen Laboral Kutxarekin elkarlanean. Hilero erronka bat babesten dute irabazleari saria emanez. Horretaz aparte, gure topaketetan parte hartzen dute sariekin eta antolaketaren laguntzan.

Bizkaikoa

2017 urtetik Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean ibili ginen Ondarearen Europako Jardunaldietako argazki lehiaketaren antolakuntzan eta bisitetan presentzia izanik. 

Gipuzkoa Kultura

2020 urtetik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ibiltzen gara Ondarearen Europako Jardunaldietako argazki lehiaketaren antolakuntzan eta bisitetan presentzia izanik. 

La Salve Bilbao

Bidai honetan hasi ginenetik La Salve garagardoa gure aldamenean egon da. Beti prest garagardoak oparitzeko, lehiaketak egiteko, topaketetara etortzeko… eta garagardo dastaketak eskeintzeko!

Zinemaldia

2017ko irailan Donostia Zinemaldiarekin batera, lehiaketa berezia izan genuen zinea eta euskara uztartuz. 100 argazkitik gora aurkeztu ziren lehiaketara.

Azkue Fundazioa

Azkue Fundazioaren eta Euskararen Etxeko ateak beti irekita aurkitzen ditugu. Bertan topaketak egin ditugu, argazki erakusketak, hitzaldiak…

Durangoko Azoka

2015 eta 2016ko Durangoko Azokako edizioetan zehar, argazki lehiaketak antolatu ditugu haien babesarekin irabazleei sari sortak eskeiniaz.

Donostia San Sebastian 2016

2016an, Donostia Europako kultur hiriburua zela aprobetxatuz, topaketa bat izan genuen bertan eta DSS2016-tik laguntza pila eskeini ziguten: bisita gidatu esklusiboa, opariak…

Loraldia

2015 eta 2016ko Loraldia festibalaren edizioei argazkiekin estaldura eman genien eta argazki lehiaketetan lagundu genuen.