Igerrak

Instagram Sareko Euskal Komunitatea

Igerrak

Instagram Sareko Euskal Komunitatea

Lehiaketak

igerrak eta laboral kutxaren arteko lehiaketa

Laboral Kutxa Lehiaketa 2020

Urte berria lehiaketa berria! Laboral kutxa-ren babesari esker 2020an jarraituko dugu sariak banatzen.

Kaixo Igerrak!

Aurten ere @laboral_kutxa-ren babesari esker jarraituko dugu sariak banatzen.

Gai bakar bat edukiko dugu: ATSOTITZAK. Hilero atsotitz bat botako dugu eta hari dagokion argazkiak egin beharko dituzue.

 

Parte hartzeko baldintzak

1- Argazki oinean esaldiren bat EUSKARAZ idaztea. Edo dagokion atsotitza.

2- #Igerrak, #Laboral_Kutxa eta #Igerrak_Katu20 etiketak erabiltzea.

3- @Igerrak eta @Laboral_Kutxa kontuen jarraitzaile izatera gonbidatzen zaitugu.

4- Argazki berriak zein zaharrak onartzen ditugu.

Hileko Atsotitza eta lehiaketaren Irabazleak

Urtarrila: «KATURIK EZ DAGOEN ETXEAN SAGUAK DANTZAN«. Irabazlea: @Iruneizer

Otsaila: «BAT, BI, IRU, LAU, XAGUXARRAK JANGO AL AU«. Irabazlea: @inakitaki

Martxoa: «ARDI BELTZIK GABEKO ARTALDERIK EZ«. Irabazlea: @jasonearp

Apirila: «AMODIOAK BEGIAK ITSU«. Irabazlea: @maitearbeas

Maiatza: «ITSUAK EZ DAKI ZE KOLORE BEREXI«. Irabazlea: @xabiermitxelena

Ekaina: «ITSASOAK EMAN ETA ERAMAN«. Irabazlea: @vicbengoa_photo

Uztaila: «A ZE PAREA, KARAKOLA ETA BAREA«. Irabazlea: @gudamendi

Abuztua: «TXAPELA BURUAN ETA IBILI… INGURUAN«. Irabazlea: @lauolatu65

Iraila: «GOGOA DEN TOKIAN, ALDAPARIK EZ«. Irabazlea: @nuria_bilbo

Urria: «AMETSIK GABEKO BIZIA, IZARRIK GABEKO GAUA«. Irabazlea: @ym_photography750

Azaroa: «GORA BIHOTZAK! – FAIR SATURDAY«. Irabazlea: @mire_vinaspre

Abendua: «ELURRA MENDIAN, HAIZE HOTZA HERRIAN«. Irabazlea: @??

Datorren urtean Laboral Kutxarekin batera ibiliko gara berriz lehiaketa berriak aurkeztuz. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!!

Zure gustokoa izan da? Partekatu ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on telegram
Share on whatsapp
Share on email