Igerrak

Instagram Sareko Euskal Komunitatea

Igerrak

Instagram Sareko Euskal Komunitatea

topaketa

Urola Garaia

Paleolitikotik gure egunetara bidaiatu dugu, Ekainberriko kobazulo eta Burdinbidearen museoa bizitatuz.

1969ko ekainaren 8an aurkitu zuten Ekain. Koba babesteko Ekainberri erreplika eraiki zuten. Hau da ikusiko duguna, nortzuk izan ziren bere bizilagunak,  zelako labar-margoak dituen eta beren bitxikeriak,…

Gero Ekain aberturan sartuko gara, 14.000 urte gune honetan bizi ziren pertsonen bizimodua, ehizatzeko era edo sua egiteko modua ikasiko dugu.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, makina-erreminta multzo ikaragarri bat ikusiko dugu. 

Lehiaketaren irabazleak

Benetan oso zaila izan dela irabazleak aukeratzea, maila izugarria eman duzue. Hor doaz irabazleak. Zorionak irabazleei eta batez ere zorionak danori. Egun ahaztezina partekatu genuen. @laboral_kutxa-ren eskutik, 3.garren urteurrenaren irabazleak:

Ainhoa Cascok eraman du lehen saria.

200€ !

Lexuri Crespok eraman du bigarren saria.

150 €!

Irantzu Elorzak eraman du hirugarren saria.

100€!

Argazki batzuk

Argazki gehiago ikusteko sakatu beheko botoia.

Zure gustokoa izan da? Partekatu ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on telegram
Share on whatsapp
Share on email