Topaketa berria!

Kaixo #igerrak!

Datorren ekainaren 9an egun mundiala pasako dugu denok batera! Topaketa handia antolatu dugu eta zuen zain gabiltza. Baina non? Zer? Nola? Zumaian pasako dugu eguna eta egitarau potoloa prestatu dugu: bisita gidatuak, argazki lehiaketak, sariak, hondartza, flysch-a, itsasoa… Ez galdu denborarik eta eman izena, plaza mugatuak dira eta!

Behar ditugun datuak:
– Izen abizenak
– Instagrameko ezizena
– Nondik zatozen eta zenbat (umeak etorri daitezke ere bai)
Datuak hona bidali: kaixo@igerrak.eus

Gainera, beste behin ere, @laboral_kutxa-ko lagunek topaketa babestuko dute eta sari potoloak egongo dira. Ez duzue aitzakiarik!
JARRAITZAILE GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE ‼APUNTA ZAITEZ‼

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *